Sala de Prensa
19/09/2014
EAJ-PNVk Saratxoko proiektua aldatzeko eskatu du, eremuari gutxiago eragiteko
Aldaketa hau Amurrioko udalak eta Saratxoko Administrazio Batzarrak eskatzen dutenaren parekoa izan beharko da
Gasteiz, 2014ko irailaren 19a. EAJ-PNV batzarkideen taldeak mozio bat aurkeztu du Arabako Batzar Nagusietan, Arabako Aldundiak Saratxoko errepidearen (A-625) proiektua aldatu dezan eskatuz, eremuari gutxiago eragiteko. Aldaketa hori Amurrioko udalak eta Saratxoko Administrazio Batzarrak eskatutakoaren parekoa izan beharko da.
Tokiko erakundeek adierazitakoaren arabera, Aldundiaren proiektua puztuta dago. Ez du Amurrio hegoaldeko industrialdeetarako sarbidea errazten eta gainera, nekazaritza-balio handia duen lurzoru-azalera handiari eragiten dio.
Otsailean ere horixe salatu zuten Amurrioko udalaren ordezkariek, Arabako Batzar Nagusietan egindako agerraldi baten.
Dena den, 4 hilabete beranduago Herri Lan eta Garraioen foru diputatuak ganbara berean agerraldia egin zuen Aldundiak diseinatutako proiektua berriz aurkezteko, eremuko eskaerei kasu egin gabe eta kaltetuekin negoziatzeko asmorik erakutsi gabe.
Ondorioz, EAJ-PNVk ekimen politiko berria aurkeztu du, Foru Gobernuari ahalik eta arinen Saratxoko proiektua aldatzeko eskatuz, beharrezkoa den azpiegitura modu zentzudunean eta eremuko bizilagunen eskaerei kasu eginez eraiki ahal izateko.
Seguruenik ekimen honek gehiengo politikoa lortuko du Batzar Nagusietan, Saratxoko proiektua aldatzearen alde. Ondorioz, Alderdi Popularrak eremuko exijentziei kasu egin eta errespetatu beharko ditu eta ostean aldaketa egin.
Destacados...
EBB
27/01/2024
EBB
27/01/2024
EBB
27/01/2024
EBB
19/12/2022
EBB
27/11/2022